ELAk salatu du ospitaleetako larrialdi-zerbitzuak kolapsatuta daudela

2014/01/10
ELAk premiatzen ditu herritarrak berehalako sarbidea eskatzera, eta Osakidetzatik jasotako trataera txarragatik kexak aurkeztera.

 

Osakidetzak daraman murrizketa-politikaren ondorioz atzo arratsaldean berriro kolapsatu zen Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko larrialdi-zerbitzua. Eta gaixoak korridoreetan egon behar izan ziren ohe baten zain. Egoera hori ez da txiripaz gertatu, noski; lehen asistentzian zerbitzu falta, oheak ixtea, eta pertsonalaren murrizketa izan dira benetako arrazoiak.

Bestalde, ELArentzat kezkagarria da ikustea kexak eta protestak langileei begira egiten direla, eta ez Osakidetzari begira, egin beharko ziren bezala.

Horregatik, ELAtik exijitzen dugu:

- Pertsonala kontratatzea, herritarren beharrizanak egokiro eta kalitatez bete ahal izateko.

- Itxitako oheak berehala irekitzea.

- Enplegua suntsitzeko Osakidetzaren neurriak erretiratzea.

Halaber, eta kontuan izanda ez dugula bakarrik borroka egiten gure lan-baldintzen alde —nahiz eta gero eta prekarioagoak izan—, baita herritarrek osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoa jasotzeko duten eskubidearen alde ere; ELAk premiatzen ditu herritarrak berehalako sarbidea eskatzera, eta Osakidetzatik jasotako trataera txarragatik kexak aurkeztera. Politikak aldatu nahi baditugu, mobilizatu eta manifestatu beharra dago, muturreko egoerak —gaixoak korridoreetan metaturik izatea bezalakoa— gertatu arte itxaron gabe.