Ibilgailu elektrikoentzat errekarga sarerik ez dago EAEn kontrako argazkia erakutsi nahi duten arren
Aurreko buletinean aipatu genuen Renove plan berrian auto elektrikoentzat dirulaguntzak emango zituela Eusko Jaurlaritzak. Bada, orain, lehen errekarga puntu ultra arina ezagutu dugu. Autoen elektrifikazioan eta energia berriztagarrietan apustu tinkoa egiten ari direnaren itxura eman nahian dabiltza, baina errealitateak guztiz kontrakoa erakusten du.
Batetik, Renove plana aztertutakoan esan genuen bezala, laguntza gehienak erregai konbentzionalak erabiltzen dituzten autoak erosteko ematen dira, beraz, ez da errepideko auto elektriko kopurua igotzen. Auto elektriko gehiago ikusteko beste politika batzuk eraman behar dira aurrera.
Bestetik, inaugurazioaren ekitaldia ikusita badirudi denon eskura dagoen sare oso bat inauguratu dutela, inondik inora ere ez; horrelako puntu bakarra inauguratu dute, gainontzeko lurraldean ez dago horrelakorik. Beraz, teknologia hau zabaltzeko beharrezkoena den errekarga sarerik ez dago EAEn, kontrako argazkia erakutsi nahi duten arren.
Adierazgarria da oso inaugurazio ekitaldian izan diren ordezkariak. Arantza Tapia sailburua eta Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua. Errekarga puntu hau Repsolek hornituko du, eta denok dakigun bezala, Repsol ez da energia berriztagarria sortzeagatik ezaguna. Beraz, auto elektriko hauek erabiliko duten elektrizitatea ez da energia berriztagarritik etorriko. Eta beste datu adierazgarri bat: EEEk (Energiaren Eusakl Erakundea) eta Repsolek Ibil enpresa sortu dute teknologia hau instalatzeko. Ondorioa argia da: diru publikoa enpresa pribatuen eskuetara berriro ere.