ELAk Gasteizen EUNEIZ unibertsitate pribatua sortzeko proiektua gaitzetsi du legebiltzarrean egindako agerraldian
ELAk agerraldia egin du aste honetan Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, EUNEIZ unibertsitate berria, Baskonia-Alaves taldearen babespean, sortzeko proiektua baloratzeko.
Proiektuak UNIBASQ unibertsitate-akreditaziorako euskal agentziaren partetik jaso duen txosten negatiboa ere azpimarratzen dugu, eta horrek, berez, definitiboa izan beharko luke, dituen gabezia akademikoak agerian uzten baititu.
Deigarria da oso legebiltzar-talde batzuk presa handia izaten ari direla EUNEIZ proiektua onartzeko eta unibertsitateen legeria aldatu aurretik abian jartzeko; izan ere, lege horiek hutsetik sortuko diren Unibertsiatateen betekizunak areagotuko direlako.
ELAren ustez, EUNEIZ unibertsitate-proiektuak ez dio erantzuten kirolarekin, osasunarekin eta teknologia berriekin lotutako ikasketen gizarte-eskaerari; aitzitik, enpresa-talde jakin baten interes ekonomikoen aurrean egiten du.