Akanpada eta elkarretaratzea Kutxabanken pribatizazioaren aurka

2014/10/24
Akanpada eta elkarretaratzea Kutxabanken pribatizazioaren aurka
“Euskal Herrian finantza sistema publikoa, Kutxak-Kutxabank pribatizaziorik ez” plataformak - ELA tartean - dei egin die Euskal Kutxak-Kutxabanken bankarizazio eta prekarizazioak kaltetutako sektore guztiei gaurkorako antolatu duen akanpada eta kontzentrazio zaratatsuan modu aktiboan parte hartzera.

Donostiako Andiak kalean burutuko da akanpada, goizeko 10etatik aurrera eta kontzentrazioa, arratsaldeko hiruretatik aurrera.

Urriaren 24an batzarrak erabakiko du Kutxa banku-fundazio bihurtzea, EAJ, PP, PSE eta CCOOen aldeko botoarekin. Eraldatze honekin Kutxen gaineko kontrol publiko eta soziala erabat galduko da, eta Kutxabank guztiz pribatizatzeko eta akzioak kapital pribatuari saltzeko bidea hasiko da.

Eragile sozialak: AHT Gelditu Elkarlana –Berri-Otxoak – Bilboko Auzo-Elkarteen Federazioa – Denok lan – Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak – Ezker Gogoa – IRPH Stop – Kontsumitzaile Elkarteak (EKE, UCE, EKA, EHKB, OCUV) – Kutxabank publikoa bilgunea – M15 – REAS (Red de Economía Alternativa y Solidaria) – PAH Kaleratzerik ez! – STOP desahucios Gasteiz – STOP deshaucios Gipuzkoa.

Sindikatuak: EHNE (primer sector) – HIRU (transportistas autónomos) – ELA – LAB – ESK – STEE/EILAS -