ELAk salatzen du CLECE-SELECTIA enpresak eta Trapagako udalak ez dutela betetzen akordioa

2015/03/04
ELAk Trapagarango Eguneko zentroko eta jubilatuen etxeko langileei tentsio eta babes eza salatzen du.

2014ko urriaren 2an BAOn argitaratu zen ELA sindikatuak eta CLECES-ELECTIA UTEak sinatu zuten akordioa. Sinaduraren ondorioz, Trapagaranen zegoen eta 100 greba egun baino gehiago iraun zuen lan gatazka amaitutzat eman zen.

Hala ere, enpresako zuzendaritzak, bere kabuz,legea bete gabe, akordioa ez betetzea erabaki du,langileek behin eta berriro adostutakoa betetzeko eskatu dioten arren. Gauzak horrela,langileek epaitegira jo behar izan dute euren lan-baldintzak babesteko, CLECE-SELECTIA enpresak ez baitu adostatutako betetzen.

Era berean, Trapagarango udalaren jarrera pasiboa salatzen du ELAK. Udalak gertatzen dena ondo jakin arren, ez du ezer egiten eta udal zerbitzu hauek kudeatzen dituzten enpresen legez kanpo jokaera babesten du.