ELAk erizainen preskripzioa arautzeko exijitu dio Osasun kontseilariari
Espainiako Gobernuak aurreko ostiraleko Ministro Kontseiluan medikamentuen erabilera, aholku eta dispentsazioari buruzko Dekretua onartu zuen. Dekretu honek Osasunbideak behartuta erizainek egunerokoan burutzen dituzten hainbat ekintza babestu gabe jarraitzen du.
Nafarroako Gobernuak urteak daramatza beste alde batera begira. Ez du negoziazio mahairik ireki sindikatu, elkargo profesional eta osasun arloan aritzen diren elkarte zientifikoen artean gida kliniko praktikoak adosteko. Gida hauek egungo funtzio-manualak eguneratu beharko lituzkete eta mediku zein erizainen zientzien garapenera moldatu, era honetan, gizarteari kalitate handiagoko osasun zerbitzua eskaini ahal izateko. Oinarrizko akordio falta honek lantokietan profesionalen arteko gatazkak eragiten ditu.
Eta, funtzioak aldatu dituzten arren, ez du legedia moldatu erizainen ekintzek legezko babesa izan dezaten. Zehazki, Osasubidean erizainek egunero hurrengo funtzioak burutzen dituzte legezko babesik gabe:
Txertoak ematen dituzte aurretik medikuen agindurik gabe, erizainen balorazio hutsaren ondorioz. Erditzeetan emaginek medikamentuak ematen dituzte balorazio autonomo bat egin ondoren amaren osasun egoerari buruz (oxitozina), eta abar.
Onartezina da Osasunbidearen aginduen ondorioz profesional batek ere ezgaitua izateko arriskua izatea osasun legeek aurreikusten dituzten funtzioen gainetik erabakiak hartu izanagatik. Andaluziako gobernuak ekintza hauek autonomiaz arautu ditu, ondorioz, Nafarroako Gobernuak legedi propioa garatu dezake Osasun Ministerioak zer erabaki zain egon gabe.
Horregatik, ELAk dokumentu bat erregistratu du Nafarroako Gobernuak eta bere eskaerak hauek izan dira:
Mahai negoziatzaile bat berehala deitu dadila, bertan sindikatuok, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek parte hartu behar dute funtzioak argi mugatuko dituzten gida klinikoak adosteko. Dekretu baten bitartez erizainek egunerokoan egiten dituzten ekintza guztiak babestu ditzala. Hau ez egitekotan, Osasunbideak ematen dituen aginduak berrikusi behar ditu erizainak babesik gabe egon ez daitezen. Nafarroako Gobernuaren eta Osasunbidearen bitartez berehala erantzunik jasoko ez bagenu, ELAk Osasunbidean ordezkaritza duten beste sindikatuei berehala ekintza eta mobilizazio ezberdinak martxa jartzea proposatuko du, mobilizazio bide guztiei bide emanez.