Israel-i boikota!
Enpresa ugarik eta Administrazio Publikoek dituzte harremanak, dela makina bateko teknologia israeldarra dutenak, bertan egindako zerbait dutenak, kontsortzioren baten parte-hartzen dutenak, zerbait saltzen diotenak edo hara bideratutako pieza bat egiten dutenak... Ondo aztertuz gero, salbuespenak bilatzea errazagoa litzateke.
Euskal Herriak boikota oihukatu badu, informazio gardena eduki behar du boikot hori posible egiteko: egunerokoan egikaritzeko, enpresa batzuk lotsagorritzeko eta instituzio publikoen zuriketa ariketa agerian uzteko. Informazio hori ezinbestekoa da kaleko aldarria aldarritik harago joateko.
Aipagarria da ere bi urteren buruan lehen lerrora ekarri duten aspaldiko Apartheid sistema horrekin bat egiten ez dutenen, edo hori esaten dutenen, gardentasun falta honen inguruan. Egoera honen inguruan ardurak eta erantzukizunak daude. Denbora izan dute, eta apurka-apurka kontratu txiki edo adierazpen orokor batzuk entzuten ditugu haien partetik. Gutxiegi, bai, baina presioari esker soilik lortu da.
Beraz, presionatzen jarraitu behar dugu Israelgo Estatuaren proiektua posible izan ez dadin, eta, gure esku dagoena, hemen bertan, Euskal Herrian, leloak oihukatzeaz gain, Boikot horretarako informazio eskaerak, kontu eskaerak eta argibideak eskatzea da. Hemen nork, nola eta norekin egiten du posible genozidio bat, Apartheid sistema bat eta ikusi ditugun irudi lazgarri horiek guztiak?
ELAtik dagoeneko Eusko Jaurlaritzan eta Nafarroako Gobernuan informazio eskaerak aurkeztu ditugu, CAF, Sidenor eta Artiach bezalako enpresetan landu dugu, eta, urria hasieratik enpresetan harremanen informazio eskaerak egiten eta Israelekin harremanak eteteko eskatzen ari gara. Lan asko dugu, baina behar beharrezkoa da!