OSAKIDETZA ETA OSASUNBIDEA
Medikuei gutun bidez eskatu diete gaixotasun arruntik ez bideratzeko mutualitateetara
ELA, ESK, Steilas, USO, CGT, CNT sindikatuen eta OPAren (osasun publikoaren aldeko plataformak) adierazi dute ez dutela onartzen osasun-zerbitzu publikoen (Osakidetza eta Osasunbidea) eta Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutuen artean sustatzen ari diren hitzarmenak. Lehen Mailako Arretako, Traumatologiako, Erreabilitazioko eta Ikuskaritza Medikoko langileengana jo dute, Eusko Jaurlaritzak edo Nafarroako Gobernuak hitzarmen hau sinatzen balute, horretan ez laguntzeko eskatzeko.
Hitzarmen horiek CEOEk, CEPYMEk, CCOOk eta UGTk bultzatu zituzten Estatuko elkarrizketa sozialeko mahaitik 2023an, eta traumatologia-kasuetan jatorri arrunteko aldi baterako ezintasunagatiko baja-denborak murriztea dute helburu, mutuek proba diagnostikoak, tratamendu kirurgikoak eta errehabilitazio-prozesuak egin ditzaten ahalbidetuz. Hala ere, jokabide horrek arrisku larriak dakartza osasun-sistema publikoarentzat eta osasun-arretako ekitatearentzat. Gaur egun, hiru lurraldetan sinatu dira lankidetza-hitzarmenak: Balear Uharteetan, Katalunian, Asturiasen eta Ceuta eta Melilla hirietan.
Medikuei bidalitako adierazpena