Udaletxe eta Foru Aldundietako langileek mobilizazioetara joko dute ere

2012/01/17
Udaletxe eta Foru Aldundietako langileek mobilizazioetara joko dute ere
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek urtarrilak 26-ko manifestazioak eta otsailak 9-ko lau orduko lanuztea deitu dituzte. Mobilizazio hauen bitartez, Gasteizko gobernuak ezarritako murrizketak eta Madrileko injerentziak salatu nahi dituzte.

Orain arte egindako adierazpenetan azaldu izan dugun bezala, azken hamarkadetan sektore publikoak eta zerbitzu publikoek atzerakada nabarmena sufritu dutela Euskal Herrian. Osatu, indartu eta garatzetik urrun; gutxitu, murriztu eta pribatizatze bidea jorratu dute gobernu ezberdinek.

Krisia sortu zutenetik egoera honek hobera egin beharrean, nabarmen egin du okerrera. Krisi egoerak eskatzen duenaren kontrako norantzan, zerbitzu publikoen beharra eta premia duten geroz eta pertsona gehiago dagoenez, zerbitzu hauek indartu eta garatu beharrean, langabezia geroz eta handiagoa den honetan enplegu publikoa sendotu eta handitu beharrean; zerbitzu publikoak murrizten, jende asko zerbitzu eta laguntzarik gabe uzten eta enplegu publikoa suntsitzen eta lan baldintzak okertzen ari dira gure arduradun politikoak.

Espainiar estatuko Gobernuak joan den abenduaren 30ean onartu zuen dekretuaren arabera,eta Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 10ean harturiko gobernu akordioaren ondorioz, aurrez esandakoa baieztatu egiten zaigu, berriz ere zerbitzu publikoak eta langileen lan baldintzen murrizketak onartu eta areagotu baitituzte.

  • Soldatak Izoztea: Orain arteko soldata-murrizketa bere horretan utzi eta 2012-rako soldatek ez dute igoerarik jasango. Gogoratu eroste ahalmenean  % 10 eta %13ko  galera suposatzen duela.
  • Pentsio fondoetara ekarpena bertan behera utziz.  Praktikan soldata murrizketa itzela da, soldata masa murrizketa argia suposatzen du. Oraindik erabakitzeke dago bai Eusko Jaurlaritzak baita udalek eta aldundiek ere itzarri eta Elkarkidetza ( EPSV tara) beraien aportazioak mantenduko dituzten ala ez ,gure iritziz ezinbestekoa da ekarpen horiek mantentzea. Ez mantentzeak  % 3 eta % 7ko soldata galerak ekarriko lituzke.
  • 2012-an EPE-rik ez. 2012-rako EPE berriak ezingo dira onartu eta galtzen diren lanpostuen %10 bakarrik bete daitezke zerbitzu konkretu batzuetan (osasuna, irakaskuntza, larrialdiak).
  • Ordezkapenen ez betetzea. EPE-ak ezin dira egin eta aldi baterako langileak ere ezingo dira kontratatu. Enplegu suntsitze garbia eta zerbitzuen kalitatearen galera argia, zer gertatuko da esaterako jada asumi   ezin daitezkeen Osakidetzako itxaron zerrendekin?.
  • Lan jardunaldiaren igoera. Asteko lanaldia 35 orduetatik, 37,5 orduetara igotzea. Gasteizko Administrazio autonomiko, Udal eta Foru Aldundietan hartuko diren erabakien zain dago honen aplikazioa.
  • Mendekotasun Legeak teorian aitortzen dituen zenbait zerbitzu eta prestaziorik ezin omen zaie onartu 2012ko eskatzaile berriei, honek argi eta garbi zera esan nahi du, adinekoak edo nolabaiteko mendekotasunik duten pertsonak estaldura publikorik gabe uztea.
  • Errelebo  kontratua suspendituta,  jubilazio primak suspendituta.
  • Gaixotasun arruntegatiko edo lanetik kanpoko istripuengatiko bajak ez dira bere osotasunean konpentsatuko
    • 1go egunetik 3. egunera: soldataren %50a ordainduko da (1go baja eskaeran); 2. baja eskaeran %40; eta 3. baja eskaeratik aurrera %0.
    • 4. egunetik 20. egunera: soldataren %75era arte.
    • 21. egunetik 44. egunera: soldataren %85era arte.
    • 45. egunetik aurrera: soldataren %100.
  •  Adinagatiko jornada murrizketak etetea.

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek, Madrilgo gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari  exijitzen diogu neurri hauek guztiak erretira ditzala eta murrizketen politika behin betiko bazter dezala, zerbitzu publikoak sendotu eta garatzeko pauso garbiak emanez.

Modu berean Jaurlaritza, Udaletxe eta Foru Aldundiei dei zuzena egiten diegu injerentzia honi bizkar eman diezaioten, inposizioen bideari uko egin diezaioten, eta zerbitzu zein lan baldintzen murrizketen zentzugabekeria eta bidegabekeria alboratu dezaten.

Jaurlaritza, Udaletxe eta Foru Aldundiei, beste politika batzuk aplikatzea exijitzen diegu; soldata murrizketak alde batera utzi, lan-baldintza eta eskubideak berrezarri, eta enplegu eta zerbitzu publikoak sustatzea eskatzen diegu, izan ere, funtsezkoa baita gure gizartearen beharrei erantzuteko  eta krisiari aurre egiteko.

Honetarako, aurrekontuetan murrizketak aplikatu beharrean zerbitzu publikoetarako inbertsioa handitzea ezinbestekoa da eta bide horretan nahitaezkoa eta justiziazkoa da Foru Aldundien zerga politikan erabateko aldaketa ematea.

Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Udaletxeei dei zuzena egiten diegu negoziazio esparruaren defentsa egin dezatela, Madrilen hartzen diren erabakien menpe egon beharrean. Euskal Herriko gizarteak eta langileek erabaki behar dugu nolako funtzio publiko eta zerbitzu publikoak nahi ditugun.

Hau guztia salatu eta eman beharreko aldaketak eskatzeko, aurrez deituriko Zerbitzu publikoetako langileekin batera, udaletxe eta foru aldundietako langileak mobilizatzera deitzen ditugu. Urtarrilak 26-ko manifestazioetara eta otsailak 9-ko 4 orduko lanuztera. Mobilizazio hauei hasiera emateko hurrengo asteetan lan zentroetan batzarrak eta elkarretaratzeak deituko ditugu.

Era berean, injerentzia eta murrizketa hauek zerbitzu publiko eta babes sistema publikoaren suntsiketa progresiboa dakartela ohartarazi nahi dugu, eta horrenbestez zerbitzu publikoetako langileak ez ezik herritargo osoa ere bilakatzen ari gara politika hauen kaltetu, zentsu horretan herritar guztiei zein eragile sozialei dei egiten diegu zerbitzu publikoen defentsan mobilizazioetan parte hartzera, bereziki urtarrilaren 26an hiriburuetan arratsaldez egingo ditugun manifestazioetan.