Getxo eta Oronozko heriozko lan istripuak salatu ditu ELAk
ELAk salatu nahi du Getxoko Ajedrez Plazan gaur goizean gertaturiko heriozko lan istripua. Bertan, 60 urteko langilea, Andorrakoa jatorriz,eta 9000Solucions enpresak autonomo bezala azpikontratatua, hil egin da ibilgailu industrial baten azpian, Fol.-eko Nazioarteko Festibalaren karparen azpian.
Era berean, ELAk ikerketa exijitzen du istripuaren arrazoiak ikertzeko, balizko irregulartasunak aztertzeko eta dagokion erantzukizunak argitzeko. Bide batez, segurtasun neurrien falta, katean ematen den azpikontratazioa eta lan baldintzen prekarizaziora ez dira izan behar ohiko arrazoiak lan istripuen gorakada arrazoitzeko, inondik inora, ELAren ustez, are eta gutxiago patronala eta administrazioaren errugabetasuna eta utzikeriaren aurrean.
Zentzu berean, ELAk salatu nahi du joan den larunbatean Oronozen gertaturiko lan istripua, non langile bat hil zen konpontzen ari zen kamioaren azpian harrapatuta.
Azkenik, ELAk bere babesa eta elkartasuna helarazi nahi die hildako langileen lagun eta senitartekoei.
Urtea aurrera doala eta, dagoenekoz, 26 langile hil dira lan istripuetan Hego Euskal Herrian.
Bilbo, 2014.eko Abuztuaren 26an