A11 GREBA OROKORRA

Jarraipena oso zabala izaten ari da lehen orduetan

2026/11/11
Jarraipena oso zabala izaten ari da lehen orduetan
A11ko greba orokorra hasi da Hego Euskal Herri osoan; jarduera beste egunetan baino askoz mugatuagoa da, eta trafikoaren dentsitatean nabaritzen da. ELAk mobilizazioak deitu ditu 8.30ean (Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen) eta 9etan (Tuteran) etxebizitzaren auziari protagonismoa emateko.

A11ko greba orokorra hasi da eta lehen orduetan jarraipen oso zabala izaten ari da. ‘Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez’ aldarria atxikimendu handia izaten ari langileen aldetik, eta argieta garbi ikusten da kaleetan; trafikoaren dentsitatea nabarmen jaitsi da, eta langile askok erabaki dute lanera ez joatea eta mobilizazioetara joateko prest daude. ELAren hurrengo mobilizazioak honakoak izango dira:

BILBO: San Mames (8:30)

IRUÑA: Udal plaza (8:30)

DONOSTIA: Pio XII (8:30)

GASTEIZ: Arriagako San Juan zubia-El Pilar (8:30)

TUTERA: ELAren lokala – Fernando Remacha kalea (9:00) 

Industria: ekoizpena etenda poligono askotan

Ordu hauetan, grebaren eragina oso handia izaten ari da, eta enpresa handi asko geldirik edo ia geldirik daude. Gipuzkoan, adibidez, jarraipena ia erabatekoa da enpresa hauetan: SAPA; Fagor Automotion, Korta, Ampo, Papelera del Oria, Plasnor, BST Rods, Estanda, Obe Hettich, Jaso, Lazpiur, Niessen, GKN Legazpi, Talleres Telleria, Iraundi, Kelsen, KSB Itur; Inda Taldea; Elmubas; Mendiaraiz; Corrugados; Natra; Garay; Tesa; Arcelor Bergara; Indar; Hine; CAF Irun eta Beasain; Lau lagun; Ubis; Mendiola; Ahlstrom, ITV zerbitzuak, Biele Azpeitia, ABC Eibar, JMA, Orona, Astigarraga kit line, Rodisa, Guibe, Lantier, Orbinox, Orkli, GH, Chinchurreta, Amets Berezao, Nemesio Zubia, Onnera Group, Polmetasa, Copreci, Oerlikon Blazers, Createch Medical, Shaeffer Iberica; Guerra Hnos; edo Indaux. Bide beretik, eta langileek hala erabakita, itxi egin dute honako kooperatibek: Irizar, Ulma... Bestela, eraikuntzan oso jarraipen zabala izaten ari da.

Antzeko zerbait gertatzen ari da Nafarroako ipar-mendebaldean: Condesa Zalain, Wisco Betelu; Savera; Barranquesa, Lamapor, Aceros Moldeados, CHGuema, Mecalsa, Guerra Hnos,Torraspapel; Magotteaux; eta Portland. Nabarmendu behar da Iruñerrian grebak izan duen eragina Volkswagen (guztiz geldirik), Argal, Kybse, Icer Rail edo Ingeteam enpresetan, besteak beste. 

Grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da beste lurraldeetako enpresa garrantzitsuetan ere: Bizkaian (Lucart, Mondi, Winoa, Ingeteam, Comeco, Unilever, Sercoin, Nemak, Kautobe, Armearri, Egoin, Kide, Cikautxo, Eika, ZF Sachs, Cementos Lemona, Precero, Tepsa, Tenneco, Draxton, Cemosa, Cie Inyectametal, Talleres Ermua, Gestamp, Ecs Mobility, Naik Automotive, Laydez Gol, Talleres Arrarte, Azpiaran Berriz eta Talleres de Precision.

Eta Arabako industrian ere jarraipen zabala ari da izaten greba; hala nola, Tubacexen, Inauxan eta Jez Sistemasen.

Nafarroako Erriberan, lanuzteak eragin nabarmena izan du, besteak beste, honako hauetan: Guardian, Congelados de Navarra, Florette eta Uvesa.

Zerbitzu pribatuetan, lanuztea nabarmendu modukoa izaten ari da

Zerbitzu pribatuetan aurreikus daiteke lanuzte nabarmen bat eskualde askotan. Herri aunitzeko merkataritza txikia ixtekotan da, baita eskola publikoetako, ikastoletako eta enpresetako jangela ugari ere (Bizkotzalde-Basauri, Urbi-Beasain, Izarraizpe-Apeitia, Olibete-Errenteria, Donostiako Jesuitak...). Nafarroako jangeletako gehiegizko gutxieneko zerbitzuak kontuan hartuta ere, jarraipen zabala espero da. 

Adibidez, merkataritzan itxita egongo direnen artean daude honako hauek: Bizkaian, HyM, COS, Desigual, Diana promoción, Reponedoras Carrefour, Agfa (Ospitaleen zerbiztu informatikoak), Sephora Gran Vía, Scalpers, Woman Secret, Natura, Ayestaran Bilbo, Pull and Bear (Ballonti-Portugalete), Lidl (Zornotza), Com Center (Galdakao), Orange (Santutxu), Jysk (Berango), Punto Roma (Bilbo, arratsaldean itxita), Oysho Gran Via, besteak beste. Deichman eta Obramat (Sestao) lantokietan jarraipena oso handia izan da.

Loiuko aireportuko parkinga ere itxita dago, eta Hotel Abandoko logeletako garbitzaile guztiak greban daude.

Gipuzkoan, itxita daude General Óptica (Donostia, Irun), Natura (Donostia) eta Movistar dendak (Gros, Azpeitia, Arrasate, Irun). Eta Nafarroan, gutxienez Sephora (La Morea) eta BM (Altsasu).

Azpikontrata publiko asko batu dira grebara, besteak beste, lorezainak (Bilboko langileen %75a eta Taludeseko %50a) eta garbikuntza (Barakaldo, Santurtzi, Ballonti-Portugalete, Sestaoko eskolak, Petronor garbikuntza, Gueñeseko anbulategia, Bizkaiko epaitegiak, Irizar, CAF, Legazpi, Gorliz...)

Kiroldegi batzuk itxita egongo dira Gipuzkoan (Orio, Tolosa, Beasain), Bizkaian (Muskiz, Santurtzi, Barakaldo, Leioa, Deio...) eta Araban (Murgia, Trinquete Salburua). Bi portuetan erantzun zabala aurreikusten da, esaterako Pasaiako Portuko Agintaritzan eta Bizkaiko amarradoreetan.

Nafarroan, itxita egongo dira bulego batzuk, besteak beste: Cederna-Garalur, Asorna eta DHL (garraoia).

Zerbitzu publikoak

Nahiz eta zerbitzu publikoetan inposatutako zerbitzu minimoak, langileen greba eskubidea guztiz baldintzatu,lehen orduko datuak aztertuta, grebaren jarraipena zabala izango da zerbitzu publikoetan.

Lehen ordu hauetan ere, garraio publikoan linea askotan gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira eskaintzen ari: Horren adibide dira, Eusko Tren eta Metro Bilbao, eta errepidezko garraio publikoan, Lurraldebus, Bizkaibus, Bilbobus, Donostibus edota Hiribus zarautzko linea zerbitzuak.

Administrazio publikoan, hamarnaka udaletxetan lanuztea ere ia erabatekoa izango da.

Osasungintzan eta gizarte ongizate esparruan, beste behin ere, gutxieneko zerbitzuen bitartez, milaka langileri greba eskubidea ukatu zaio. Adibidez, gaueko txandetan, ia langile batek ere ez du grebarekin bat egiteko aukerarik izan. Larrialdietako langileek ere %100eko gutxieneko zerbitzuak pairatu dituzte. Esku-hartzeko sektorean grebak jarraipen zabala izango du.

Hezkuntza publikoko ikastetxeetan jarraipena oso zabala izango da: Langileen erdiak baino gehiagok greba egingo du. Sukalde ugari itxita egongo dira eta Heziketa Bereziko langileei gutxieneko zerbitzuek grebarako eskubidea guztiz baldintzatu dieten arren, greba egiteko aukera dutenen artean jarraipena oso zabala izango da. Haurreskolak Partzuergoan eta Hego Euskal Herriko Ikastoletan ia erabateko lanuztea espero da eta Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan ere greba nabarituko da. EHU, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Mondragon Unibertsitateko jarduera oso murritza izango da.

Komunikabideak:

EITB taldean grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da eta informatiboak bakarrik ari dira emititzen (gutxieneko zerbitzuak). Honetaz gain Gara, Naiz, Naiz Irratia, Berria, Argia aldizkaria, eskualdeetako Hitzak eta tokian tokiko komunikabide asko greban daude.