LAN EZBEHARRA

Langile bat hil da Legutioko Desarrollos En madera Olatek enpresan

2026/03/25
Heriotza hau kontuan hartuta, 11 pertsona hil dira jada beren lanpostuetan 2026an, lau Araban.

Langile bat hil da lan istripuan Desarrollos en maderas Olatek enpresan, Legutianoko Gojain industrialdean (Egoin taldea). Martxoaren 24an gertatu zen istripua, eta oraindik ikertzen ari dira zerk eragin zuen heriotza. Dagoeneko 11 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2026an lan istripu baten ondorioz; laugarrena da Araban.

ELAk azpimarratu du azken urteetan lan heriotzen kopuruak gora egin duela, baina hori ezin dela normalizatu. Legea urratzen dela dio, eta ez dagoela kontrol neurririk hori saihesteko.

Egoeraren larritasuna ikusita, ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio kontrol eta jarraipen neurriak ezar ditzala prebentzioko legeria beteko dela ziurtatzeko.

Gaineratu du patronalak indarrean dagoen eta nahitaezkoa den prebentziolegeria bete behar duela.

"Premiazkoa da langileen osasuna eta bizitza erdigunean jarriko duten erabakiak hartzea; izan ere, urtero 50 pertsona baino gehiago hiltzen dira bere lantokietan", salatu du sindikatuak.