Petronorreko langileek manifestazioa egin dute Muskizen
2013/07/24
Ehunka manifestarik parte hartu zuten atzo arratsaldean Muskizen Petronor enpresako azpikontratetako langileen lan-baldintzak jasaten ari diren erasoak salatzeko.
Era honetan Tecnest birfindegiko azpikontratako langileei elkartasuna adierazi zieten manifestariek. Izan ere, uztailaren 4tik greba mugagabean daude, soldatetan izan duten %30eko murrizketa salatzeko.
ELAk azpimarratu nahi duenez ezinbestekoa da Rajoyren erreforma ezarri nahi duten azpikontratetan mobilizatzea.