Langileen batzarrek onartu dute Bizkaibuseko akordioa
2014/10/31
Bizkaibuseko ELAko atal sindikaleko kideek batzarrak egin dituzte gaur goizean eta arratsaldean Bizkaiko Aldundiarekin lortutako akordioa aztertzeko. Langileen erabateko gehiengoak ontzat hartu du akordioa eta greba bertan behera uztearen alde agertu dira batzarrean. ELAk positiboki baloratu du lanpostu guztiak mantentzea eta akordioa betetzea exijitu dio Aldundiari.
Diputazioarekin hitzartu duten akordiorako oinarrian linea berri batzuk abiatu eta beste batzuk indartzeko konpromezua hartu ondoren hamaika bilera egingo dira datozen asteotan.