Elorrioko Cecosa biltegia
ELAk lortu du langileek ordaindutako zortzi ordu izatea atzerritartasun tramiteak egiteko
2026/04/15 Zerbitzuak
ELAk akordioa lortu du Eroskiren Elorrioko Cecosa biltegian. Adostutako neurrien artean, bereziki aipatzeako da migratutako pertsonei lan- edo bizileku-baimenak erregularizatzeko izapideak egiteko ordaindutako zortzi lan ordu aitortu zaizkiela. Sindikatuak lorpen hau ikuspegi antiarrazista batetik negoziazio kolektiboan emandako urrats gisa ospatzen du, eta funtsezkotzat jotzen du lurralde honetan bizi diren langile guztien lan-baldintzak hobetzen jarraitzeko.