Gipuzkoako Aldundiak %0,6ko igoera bertan behera uzteko erabakia errefusatzen du ELAk
ELAko atal sindikalak, 2014ko maiatzean GFAko langileei eginiko soldata igoera bueltatzeko Foru Gobernuko Kontseiluak hartutako erabakia errefusatzen du. Arduradunei, beraien erabakia bertan behera utzi dezatela exijitzen die eta bide batez, ez ditzatela langileak dirua bueltatzera derrigortu ezta ordaindu beharreko kopuruari deskonturik egitera ere. GFAk berea den negoziazio esparrua defendatu behar du eta kasu honetan, neurriak hartu sententziak eraginik izan ez dezan.
ELArentzat ez dauka inongo sinesgarritasunik Aldundiak, alde batetik, ahal duen galera gutxien eragingo duela esaten duenean eta bestetik, langileei dirua bueltatzea eskatzen dienean. Oso deigarria da, Aldundiak Donostiako epaitegiak argitaratutako sententziari helegiterik aurkeztu ez izana.
ELAren eskaerei Aldundiak muzin egiteak, Madrilen erabakitako murrizketa eta rezentralizazio politikiei men egitea suposatzen du.