ELAk salatu egin du Bateragune auziari buruzko erabaki zentzugabea

2012/05/09
ELAren iritziz espainiar Auzitegi Gorenak eman duen epaia ezin da onartu, eta parte hartze politikorako eskubidea urratzen du.

 

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaletaren aurkako epaia zantzu hutsetan oinarritzen da, gero froga legez hartzen diren zantzuak.

Epaiak pertsona hauek euren jarduera politikoagatik zigortzen ditu, eta Euskal Herrian bizi dugun prozesu politikoa kriminalizatzeko xedea du.

ELAren ustez, epai honen oinarrian PP-PSOE estatu-itunak emandako bultzada politikoa dago, eta agerian uzten du Estatu espainiarrak ez daukala borondate politikorik prozesu politikoan aurrera egiteko. Hain zuzen, ez da lasaigarria ikustea Espainiako auzitegien jarrera, prest baitaude botererik erreakzionarioenei babesa emateko.

ELAk berriro exijitzen du Bateragune kasuan epaitutako bost pertsonentzako askatasuna.