Zerbitzu publikoen kalitatea, enplegua eta langileon lan baldintzak arriskuan, Udal Administrazioen erreforma lege berriarekin

2013/07/24
Raxoyen Gobernuko Ministroen Kontseiluak, ostiral honetan, uztailak 26, “Udal Administrazioaren arrazionalizazio eta jasangarritasun” Lege Aurreproiektua onartuko du. Lege honek, eragile sozial, alderdi politiko eta instituzio gehienen kritikak izan baditu ere, baita Alderdi Popularraren barnean ere, Gobernuak onartu egingo du, gero parlamentuan eztabaidatu eta onartu ahal izateko.

Onartuko den aurreproiektuak, ELAk bere garaian, Lege hau bere horretan euskal udal eta foru administrazioan aplikatzea izango lituzkeen ondorioen gaineko balorazioa berresten du:
1. Zerbitzu publikoen  eta berauen kalitatearen galera
• Konpetentzien   banaketarekin   (konpetentzia   bat,   administrazio  bat) gaur egun
eskaintzen diren zerbitzu asko desagertu egingo dira, batez ere 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan.
2. Enplegu publikoa suntsitzea
• Zerbitzuak desagertzen badira, baita lanpostuak ere.
• Lege honekin aurreztu nahi duten zenbatekoa, enplegu suntsiketaren bidetik etorriko
da gehienbat.
3. Enpresa pribatuentzako negozioa
• Erreformak,  argi  eta  garbi  esaten  du   helburuetako  bat  “favorecer  la  iniciativa
economica privada evitando intervenciones administrativas desproporcionadas” dela.
4. Estatuaren zentralizazioa, doikuntza politikekin jarraitzeko
• Kontuhartzaileak, Ogasun ministeritzaren zuzeneko aginduak jaso eta bete beharko
dituzte.
• Lege aurreproiektuaren zirriborroak esplizituki esaten ez duen arren, Estatuak,
udal   eta   foru   langileen   soldaten   gehieneko  mugak   jarri  ahal   izango   ditu
Aurrekontu Lege bidez.

Eraso honen aurrean, ELAk, Hego Euskal Herriko instituzio guztiei (Gobernuak, Foru aldundiak eta Udaletxeak) exijitzen die politika propioak egin ditzatela, lege honi planto egin eta berau  Hego Euskal   Herriko   instituzioetan   ez   dezatela   aplikatu.  Indarra   erakutsiz   eta   inposatu   nahi dizkiguten lege  injustu hauei  planto  eginez  bakarrik lortuko  baitugu  zerbitzu publikoak herritar guztiontzako bermatzea eta berauok eskaintzen ditugun langileon lan baldintzak duinak eta bertan erabakitakoak izatea.
ELAk, udal eta foru administrazioko langileekin batera, politika hauek ez aplikatzeko borrokatuko du, behar den unean eta behar den tokian egongo gara eta gure esku dagoen guztia egingo dugu hainbeste urtetan eginiko borrokaz lorturiko lan eta bizi baldintzak mantendu eta hobetzeko.