Kontseilu Ekonomiko Sozialak murrizketa sozialei babesa ematen die
Hortik abiatuta, bilakaera demografikoa arazo gisa hartzen da, eta egiten duten proposamena murrizketak egitea da, pentsio, osasun zein gizarte-zerbitzuen sistemetan.
ELAk eta LABek, aldiz, beste bide bat proposatzen dute:
• Pentsioak duintzea (eta ez murriztea, CCOOek eta UGTk patronalarekin eta espainiar gobernuarekin hitzartu zuten legez),
• Osasuneko gastu publikoa zeharo gehitzea (Europako Batasuneko azken lekuetan baitago).
• Pertsona guztiei eskubidea aitortzea mendetasun egoera artatzeko beharrezko diren zerbitzu publiko, unibertsal eta doakoak izan ditzaten (gaur eskubideok ez dira inola ere aintzat hartzen).
• Enplegua sortzeko benetako egitasmo eragingarri bati ekitea, zerbitzu publikoak garatuta eta barne-eskaria bultzata; euskal arlo publikoak zinezko ahalegina egin dezan inbertsio produktiboan eta gure sare produktiboa indartze aldera.
• Lan- eta famili-bizitza bateragarri egiteko eta lana banatzeko plan eragingarri bat egitea, emakumea behingoz lan merkatuan gizonek dituzten baldintza eta aukera berdinekin sar dadin.
• Horretarako zerga-sistema aldatu beharra dago, iruzur fiskalari aurre egin eta zergak igo errenta altuei, enpresen zein kapitalaren errentei.
. Alde batera utzi behar da Madrilen kapitalaren interesen arabera erabakitzen diren politika ekonomikoak beren horretan aplikatzeko joera; euskal gizartearen eskariei erantzuteko gure erabaki-ahalmena exijitu behar da.