Barakaldoko udaletxeko lanuzteak oso jarraipen zabala izan du

2011/11/17
Barakaldoko udaletxeko lanuzteak oso jarraipen zabala izan du
ELAk oso positiboki baloratzen du ia erabateko jarraipena izan duen lanuztea. Zerbitzu orokorretan lanuztea %90aren gaineko izan da, ongizate sailean %75aren gainekoa eta biltegi orokorretan %80tik gora

Barakaldoko Udalean lan egiten duten 650 langile bi orduko lanuztea egitera deituta zeuden (goizeko 11etatik eguerdiko ordubatera) agintarien jarrera salatzeko; izan ere, hainbat bider eskatu arren negoziazio mahai bat eratzeko, hitzarmena hainbat puntutan urratu izana konpontze aldera, artean ez baita erantzunik izan.

Lanuztearen jarraipena oso handia izan da: zerbitzu orokorretan %90etik gorakoa, gizarte-ongizatean %75etik gorakoa eta %80tik gorakoa biltegi nagusietan, esaterako.

Udaleko langileek Barakaldoko kaleetan zehar manifestazioa egin dute lanuzte garaian.

Azken hilabeteetan Udaleko langileek ostiralero bilkurak egin dituzte, blokeo egoera hau salatzeko, baina orain arte arduradun politikoak ez dira inola ere mugitu.

Horregatik, irtenbiderik lortu ezean, langileak datorren azaroaren 24an beste lanuzte bat egitera deituta daude; mobilizazio egutegia 2012ko urtarrileraino luzatuko da.