nafarroako metala

Delegatuen asanblada egin du gaur ELAk, hitzarmenaren negoziaketa lantzen hasteko

2026/06/04 Industria eta Eraikuntza Nafarroa
Delegatuen asanblada egin du gaur ELAk, hitzarmenaren negoziaketa lantzen hasteko
Nafarroako Industrian sektore nagusia da metalarena eta 34.000 pertsonak lan egiten dute. Orain dela egun batzuk sektoreko emakumezko ordezkariekin lanketa bat egin zuen sindikatuak eta gaur sektoreko asanblada orokorra egin du Burlatako kultur etxean, 100 ordezkari inguru elkartuz.

Azken egunetan, hitzarmena egunean zegoen arren, patronalak, CCOO ta UGT sindikatuek behin-behinekotasunaren luzapena adostu zuten. ELAk gogor salatu zuen bai akordioaren edukia eta baita hitzarmena berritzearen bezperan mahai ireki izana ere.

ELAk langileengandik gertu dagoen sindikalismoa defendatzen du eta horretan oinarituko du Nafarroako Metalaren negoziaketa eta baita gaur bertan hasitako lanketa ere.