Prekarietatea salatu dute Bilboko Arte Ederratako langileek
2016/06/16
Bilboko Arte Ederretako langileek "Hiperrrealismo Prekariaren Museoa" erakutsi nahi izan dute gaur goizean burututako erakusketa alternabiboaren bitartez. Izan ere, lanpostuek ez dute inolako egonkortasunik iraupenean, subrogazioa ez baitago bermatua MANPOWER azpikontratan. Langileok greban dauden pasadan ekainaren 7tik.
Langileek euren lan baldintza kaskarrak salatu nahi izan dituzte Bilbon egindako agerraldian; asko jota azpikontratako honetako behargin batek hilean 880 euro jasotzen ditu. Langile guztiek, bakar batek izan ezik, lanaldi partziala dute, eta astelehenetik igandera bitartean egin behar izaten dute lan. Gainera ez dute subrogazio eskubidea aitortuta.
Prekarietate gordinenean bizi diren langile hauek salatzen dutenez, “Museoan dagoen gauzarik agerikoena, hain justu, prekarietatearen hiperrealismoa da. Eta egoera honek erantzuleak ditu: Udala, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, eurak baitira gure lan-baldintzak konkurtsora ateratzen direnean baldintzak ezartzearen arduradunak”.