TUBOS REUNIDOS
ELAk enplegua defendatzen jarraituko du, EEE ez onartzea lortu ondoren
Sindikatuak iragarri du enpresaren planteamendua babestu duten ordezkariek jada ez dutela ELA ordezkatzen.
ELAk Tubos Reunidoseko lantegietako enplegua defendatzen jarraituko du, 301 pertsona kaleratzeko EEEa gaurko bileran onartu ez izana lortu ondoren (kontsultaldia martxoaren 11n bukatu zen). ELAk prozesu osoan zehar oso argi utzi du Tubos Reunidosen etorkizuna ez dela kaleratzeekin bermatzen, baizik eta azken urteetako kudeaketa negargarria (irabazien banaketa desegokia kontuan hartuta) zuzenduko duen industria-proiektu batekin.
Hori dela eta, ELA Trapagako ordezkariek Tubos Reunidoseko zuzendaritzaren planteamendua babestuz EEEren negoziazio-mahaian gaur hartutako erabakiak sindikatuaren logikatik kanpo uzten ditu. Une honetatik aurrera ez dute ELA ordezkatzen.