Hainbat sindikatuk eta erakunde sozialek parlamentuko taldeei eskatu diete Elkarrizketa Sozialeko Kontseiluaren aurka bozkatzeko
2014/11/06
GUNE plataformako sindikatu eta erakunde sozialek, besteak beste ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS... sindikatuek, Elkarrizketa Sozialeko Kontseilua sortzeko legea salatzeko gaur Parlamentuaren aurrean elkarretaratze bat egin dute.
PSNren proposamenaren xedea da CEN, UGT eta CCOOentzako dirulaguntzak gehitzea, Kontseiluan egoteagatik bakarrik.
Gainera, “ekonomia eta enplegua suspertzeko” akordio bat ere sinatu da, zeinen baitan aipatutako erakunde horiek 545 milioitik gora kudeatuko dituzten.