Bizkaiko lehen osasun-arretak porrot egin du gabonetan

2014/01/13
Joan direneko Gabonetan Bizkaiko lehen osasun-arretak erabateko saturazio maila iritsi du hainbat arrazoiren ondorioz: langile kopuru eskasegia, profesionalen ordezkapen eza, agenda blokeatuak eta gaixo kopuruak behargin gutxiagoren artean banatu izana.

 

ELA, SATSE, SME, LAB, ESK, UGT eta CCOO sindikatuok, Lehen Arretako langileen ordezkari garen aldetik, giza-baliabideen gabezia hau salatu beharrean gara; ordezkapenak egin ez direnez, egoera are larriagoa gertatu da.

Beharginek eta erabiltzaileek pairatu dute errealitate jasangaitz hau, Osakidetzako arduradunek ez dutelako erantzun egokirik eman; sistemak porrot egin du. Erabiltzaileek larrialdi zerbitzuetara jo behar izan dute, Lehen Arretako profesionalek ezin baitzituzten artatu, ordezkorik ez eta kontsultak itxita zeudelarik; horrek eragin du ospitaletako Larrialdien kolapsoa.

Izan diren gripe eta gastroenteritis kasu ugariek egoera areago okertu dute, eta arduradunek ez dute behar bezalako erabakirik hartu; herritarrek osasun-arreta txarra izan dute, ondorioz.