ELAren ustez, aurrekontuen inguruko debatea ezdeusa da
EAEko aurrekontuen inguruko Legebiltzarreko batzarra dela eta, hedabideen arreta alderdien posizioetan ari da jartzen. Haatik, ELAren iritziz eztabaida hori itxurazkoa da soilik, EAEko aurrekontu-proiektua onartu zein ez murrizketak seguruak baitira. Nafarroa dugu horren adibide: Gobernuak ez ditu aurrekontuak aurrera atera, baina politika murriztaileak indarrean daude.
Ekonomia eta finantzetako eliteen esanetara egonez gero, eta gobernuak hala daude, parlamentuko eztabaida ezdeusa bilakatzen da, komunikabideei begira egiten den zerbait; azkenean, edozein erabaki antisozial ontzat ematen da.
Horregatik, ELAk eskatzen du ezartzen diren politikak erabat alda daitezela; lehentasuna zerga-politika justu eta progresiboa egitea izan behar da, herri-administrazioen diru-sarrerak gehitzeko moduan izan daitezen eta gastu muga ez onartzea. Politika alternatiboak egiteko bitartekorik ez dagoela onartzea demokrazia bera ukatzea bezalakoa da. Legebiltzarreko eztabaidari balioa eman nahi bazaio, Madrilen inposizioen aurrean planto egin behar da eta desobedientzia egitea erabaki. Beste alternatibarik ez dago, eztabaida fikzio antzu batean agortzea nahi ez bada.