ELAk Barcinaren berehalako dimisioa exijitzen du bere Gobernuak eragindako gainbehera demokratikogatik eta sozialagatik

2014/02/14
Gobernuko Presidenteordeak, Lourdes Goikoetxeak, egindako ustelkeria zantzuak direla eta, inolako neurririk ez hartzeko Barcinaren erabakiak, kautelazkoak bederen, Nafarroako politika instituzionalaren berregituraketa demokratikoa egiteko Gobernuaren ezgaitasuna erakusten du.

ELAren ustetan Gobernuko kideek azken urteetan egindako irregulartasun eta ustelkeria kasuek (dietak eta CANen desagertzearen ardura, Pegenauteren diru zuritzea...), eta murrizketa eta zerbitzu publikoen eta gizarte prestazioen doitze politikak nahikoa arrazoi dira, bai demokraziaren ikuspegitik nola interes sozialagatik, Gobernu honek jada dimisioa emana izateko.

Horregatik, ustelkeria politikan normaltzat jo ez dadin, erabaki politikoak berehalakoan hartzeko exijitzen du ELAk. Eta erabaki hau atzeratu edo geroko utziko duen edozer, praktika hauekin elkar hartzea izango litzatekeela gogorarazten du.

Zentzu honetan, erabat asaldagarria suertatzen da ustelkeriagatik inputaturik dauden pertsonak kargu publikotan izendatzea, berriki Alberto Pascualekin gertatu den bezala Nafarroako Lan Epaitegian. ELAk gogorarazten du inputaturik dagoen eta NLEan patronalaren ordezkaria izandakoaren izendatzearen ardura duten erakundeek oraindik ez dutela izendapen honen azalpenik eman. ELAk UGT eta CCOO sindikatuei publikoki ustelkeriaren aurka azaltzeko eta Nafarroan aldaketa sozial eta politikoaren alde azaltzeko dei egiten die. Gertatutakoaren larritasunaren aurrean, onartezina da isiltasuna eta ustelkeriaren aurkako ebazpen argirik ez egitea.

ELAk beharrezkoa deritzo edozein ustelkeria kasuren aurka ausardiaz jotzea, eta horregatik langileria osoari dei egiten dio Nafarroako birsortze demokratikoaren alde salaketa egin eta mobilizatzera.