Hauteskunde sindikalek erakutsi dute Kutxabaken pribatizazioaren aurka daudela langileak
2014/12/17
Kutxabanken Pribatizazioaren aurkako Plataforma osatzen duten eragileek deituta -ELA tarteko- giza katea egin da Bilbon gaur goizean. ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek gogoratu du atzo egindako hauteskunde sindikaletan pribatizazioaren aurkako azaldu diren ELA eta LAB sindikatuek gora egin dutela nabarmenki. Era honetan, pribatizazioa salatzeko mobilizazioekin jarraitzeko asmoa azaldu du.
Muñozen hitzetan Mario Fernandezen dimisioak ez du azken helburua aldatuko. Legeak azken xehetasuneraino hitzartu ziren; areago, artikulu batzuk soilik Kutxabank gogoan zutela egin ziren, gero esan ahal zezaten derrigortuta daudela. Azken helburua, oligarkia finantzarioak exijitu zuen legez, etekinik banatzen ez zen sektorean negozioa irekitzea da. Akzio bat ere ez zaio kapital pribatuari saldu behar.