Garcia de Lurueña Kutxabankeko delegatu kontseilari izendatzea kudeaketa ilunaren beste adibide bat da

2015/05/28
Izendatze honekin, ordenuaren itxura eman nahi da bankuaren gobernu taldean eta horrela orain gutxi izendaturiko Villalabeitia bera bezalako karguen inkapazitatea disimulatu.

Egungo bankuaren presidenteak, nahita, edo nahigabe bankuaren izena hondatu du, eta bankuaren akzioak merkeegi saldu nahi dizkio erosle pribatuei. Emandako itxura hau konspirazioetan eta barne mailako zikinkerietan profesionalak diren pertsonengatik aldatu nahi da. Pertsona honen gaitasuna egokitu zaion lanerako, zalantzan jartzen dugu. Kutxabanken beraren egoera dela eta, ez dira posible izan beste pertsona batzuk bertan kokatzeko saiakerak.

Gaur egungo presidentea aukeratu, eta berarekin akordio milionarioa sinatu zutenentzat errezagoa da berau bertan mantendu eta lan formalak edukitzen izatea jubilaziorako ordua heldu arte, kaleratzea baino. Beste soldata multimillonario bat, Garcia de Lurueñarena beste koste gehitu bat izango da erabaki inkopetente honen gainera.

Erabaki ilun hauen katea, zeinek euskal kutxakin bukatu duen, eta bankua kapital pribatuari saldu nahi dion, milaka euskal herritarren aurkako fraudea da. Bere garaian, milaka euskal herritarrek beraien aurrezkiak eta konfidantza izaera publiko eta soziala zuten kutxetan jarri zuten, egun, kontrol sozial eta publiko hori galdu dute, eta akziodun pribatu eta espekulatzaile pribatuei emango zaie kontrol hori orain.

Egoera honekin, berandu baino lehen bukatzea exijitzen dugu, eta lehen bait lehen dirua fundazio bankarioei eta erakunde fundatzaileei bueltatzea exijitzen dugu. Kutxen izaera publiko eta soziala bermatu dadila, sistema Kutxabanken kudeaketa demokratizatu dadila exijitzen dugu.

Eragile sozialak: AHT Gelditu Elkarlana –Berri-Otxoak – Bilboko Auzo-Elkarteen Federazioa – Denok lan – Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak – Ezker Gogoa – IRPH Stop – Kontsumitzaile Elkarteak (EKE, UCE, EKA, EHKB, OCUV) – Kutxabank publikoa bilgunea – M15 – REAS (Red de Economía Alternativa y Solidaria) – PAH Kaleratzerik ez! – STOP desahucios Gasteiz – STOP deshaucios Gipuzkoa.

Sindikatuak: EHNE (primer sector) – HIRU (transportistas autónomos) – ELA – LAB – ESK – STEILAS - CNT