ELAk salatu du lanbide arteko gutxieneko soldataren erosahalmenak hiru puntu galduko dituela 2022an

Horrela, LGSaren zenbatekoa Europar Batasuneko beste leku batzuetakoa (Alemania, Frantzia edo Belgika) baino askoz txikiagoa da; izan ere, herrialde horiek hilean 1.600 eurotik gorako gutxieneko soldatak dituzte (hamabi ordainsarietan), eta Espainiako Estatuan, aldiz, hilean 1.167 eurokoak izango dira (hamabi hilabete saritan ere bai).
ELAk egiaztatu du elkarrizketa sozialaren esparrua galga bat dela langile klasearen interesentzat. LGSren igoera garrantzitsuak elkarrizketa sozialetik kanpo eta gainetik egin dira. Lan erreforma hain eskasa patronalarekin akordio bat lortu beharrak justifikatu omen zuen. Kasu honetan, CCOO eta UGT prest agertu dira Gobernuari eta Yolanda Díaz ministroari laguntzeko, diru sarrerak edo LGSko prestazioak jasotzen dituzten langileei erosahalmen galera bat ezartzerakoan.
ELAk Gobernuaren neurriak edukien arabera baloratzen jarraituko du, nork bermatzen dituen alde batera utzita, eta egiaztatu du, pentsioekin edo sektore publikoko langileen soldatekin gertatu den bezala, soldatak debaluatzeko politika ezartzen ari dela.
Propagandak dio gobernuak herri klaseei egiten diela mesede. Haien neurriak, ordea, kontrako noranzkoan doaz.