ELA eta LABek "Nafarroako elkarrizketa sozialaren iruzurra" salatu dute

2017/02/09
ELA eta LABek "Nafarroako elkarrizketa sozialaren iruzurra" salatu dute
ELA, LAB, STEE eta ESK sindikatuetako ordezkariak Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkarretaratu dira gaur goizean Elkarrizketa Sozialeko Kontseilua desegin dezatela eskatzeko. Sindikatuek UPNren kontzertazio sozialeko eredua bazter dezala exijitu diote Nafarroako Gobernuari.

Sindikatuok erabat arbuiatu dute Nafarroako Gobernuak, CEN patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek duela gutxi hartutako erabakia, hau da, Elkarrizketa Sozialeko Akordioa sinatzea atzera Enplegu Plana egiteko.