Hassanna Aaliarekin elkartasuna
2015/10/09
Saharar errefuxiatua den Hassanna Aaliarekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzea izan da gaur eguerdian Bilboko Moyua Plazan. Hainbat eragilek eta norbanakoek bat egin dute Hasanak eta Sahara osoak bizi duen jazarpen egoera salatzerakoan. ELAko ordezkaritza bat ere bertan izan da.