BIZKAIKO GARBITZAILEAK

Elkarretaratzea hitzarmena desblokeatzeko eta lan baldintza duinak eskatzeko

2025/11/27
Elkarretaratzea hitzarmena desblokeatzeko eta lan baldintza duinak eskatzeko
Bizkaiko garbitzaileek mobilizazioa egin dute patronalek hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta duela saltzeko. Hitzarmena negoziatzen hasi zenetik ia urtebete igaro ondoren, ASPEL eta ASELBI patronalek, irabazi handiak dituzten enpresek osatutakoak (FCC, SERVEO, CLECE, EULEN eta beste asko), negoziazioa baldintzatzen jarraitzen dute, gaur egun langileek dituzten eskubideetan atzerapenak planteatuz. Antzinatasun-osagarria edo laneko bajagatiko osagarria okertu nahi dute, besteak beste.

Kontuan hartuta langile gehienek ez dutela lanaldi osoa, eta hori duten kasu bakanetan soldatak 18000 euro ingurukoak direla, aldarrikapen nagusiak honakoak dira: planteatzen diren murrizketak berehala kentzea, sektorean partzialtasuna murriztea ahalbidetuko duen lanpostu hutsen sistema bat negoziatzea eta urtean 1.500 €x 15 ordainsari bermatuko dituzten soldata igoerak.

Egoera honen aurrean ELA eta LAB sindikatuek hiru greba egun deitu dituzte: abenduak 17 eta urtarrilak 14 eta 15. Egoera ez bada hobetzen, mobilizazioak indartsuagoak izango dira.