Lan erreforma enpresatik kanpo uzteko modurik eraginkorrena enpresa hitzarmenak egitea da
Adolfo Muñoz "Txiki" erasoei aurre egiteko antolakuntzak duen garrantziaz aritu da. "Garai latzak bizi ditugu eta aurre egiteko antolakuntza eta ekintza soziala da bide bakarra". Era honetan, lan erreforma enpresatik kanpo uzteko modurik eraginkorrena enpresa hitzarmenak egitea dela adierazi du.
Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboko arduradunak patronalak bere edukiak inposatu nahian negoziazio kolektiboa blokeatzen duela gogoratu du.
"Soldaten kongelazioa edo kasurik onenean moderazioa eta lan erreforma bere osotasunean aplikatu ahal izateko bermeak eskatzen ditu, eduki hauetatik aldentzeko inolako aukerarik ez du ematen. Gainera, Bizkaiko Ehungintza sektorean gertatu den bezalaxe, beste patronal batekin egin daitezken akordioak, trabatu, salatu eta inpugnatu egiten ditu, inor gutxi ordezkatzen duen patronal honek. Eta negoziazio kolektiboa hankaz gora jarri duen patronalak, monopolioa mantendu nahi du".
Edozein kasutan 2012tik hona ehundaka dira, 300etik gora sinatu ditugun enpresa hitzarmenak, federazio guztietan eta enpresa, txiki, ertain zein haunditan. ELAtik hasieratik esan geneuen erreformari aurr egiteko biderik eraginkorrena enpresa hitzarmenak zirela eta horretan dihardugu. Astero astero sinatzen dira hitzarmenak.
Sektore hitzarmen batzu ere sinatu dira, ELAk batzuk sinatu ditu, 9, eta beste batzu ez, ELArentzat hitzarmenek KPIren erreferentzia eta lan erreforma mugatzeko klausulak jaso behar ditu. Hau oinarrizkoa iruditzen zaigu, hau garbi ez badaukagu, patronalarekin topo egin arte edukiak jeistea besterik ez zaigu geratzen. Gu ez gara bide horretan sartuko.