Mobilizazioa lan baldintzen hobekuntza eta ekiparazioa eskatzeko
Hona hemen ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek adostutako agiri bateratua:
Arabako esku-hartze sozialeko sektoreak administrazio publikoei exijitzen die beren lan- baldintzak langile publikoenekin ekiparatzeko herrialdeko laugarren hitzarmenaren negoziazioaren bitartez.
Esku-hartze sozialaren sektoretik salatzen dugu, administrazio publikoetako langileek egiten duten lan bera egin eta zerbitzu publiko garrantzitsuak mantendu arren, pribatizazioa erabaki politikoa dela, prekarietatea iraunarazteko eta gure sektorean desberdintasun sakona eragiteko erabiltzen dena.
Zaintza-sektore pribatizatu hontako langileok ez dugu gehiago onartzen dagoen soldata-arrakala, kategoria batzuetan urtean 16.000 eurotik gorakoa baita. Horregatik, aurkeztutako plataforma intersindikalak, sektorearen ekiparazioaren bidean aurrera egitea exijitzen.
Hainbat hilabetetan alferrikako bilerak egin ondoren, jarrerak oso urrun daude. Azken bileran, azaroaren 12an, patronalak (AISA) proposamen berri bat egin zuen, eta, aztertu ondoren, alde honek uste du erabat eznahikoa dela, bere asmoa argia baita: aurreakordio bat sinatzea, sektorearen zati handi bat estaldurarik gabe utziko lukeena. Patronalari eta erakundeei helarazitakoa berresten dugu; sindikatuok uko egiten diogu aurrekoen sendotze hutsa izatera mugatuko den hitzarmen berri bat negoziatzeari, funtsezko hobekuntzetan aurrera egin gabe.
Egoera horren aurrean Arabako Foru Aldundiaren aurrean kontzentratzen gara gaur, azaroak 14, aurrerapenik ez dagoela ikusarazteko eta bidezko hitzarmen bat bermatzeko behar besteko hornidura ekonomikoa duten aurrekontuak eskatzeko.
Atzo aurkeztu zen erakunde honen aurrekontu-zirriborroa, eta nahiz eta Aldundiaren historiako aurrekonturik "sozialenak" izan, horiek ez dute jasotzen sektorearen ekiparazioa ahalbidetuko duen proposamenik, sektoreko hitzarmen berrirako bakarrik 800.000 €-ko partida bat gorde da, eta hori ez da nahikoa horretarako.
Orain dela egun batzuk bilera bat izan genuen Gizarte Politiketako foru diputatuarekin, Gorka Urtaran, zeinetan erabateko ezezkoa eman zion administrazio honek ekiparazio hitzarmen bat finantzatzeari, gobernuaren aurrekontu-proiektuan islatu den bezala.
Horregatik, erantzukizuna eta errespetua exijitzen diegu administrazio finantzatzaileei; izan ere, lehentasun instituzionalak eztabaidatzen diren bitartean, funtsezko sektore hontako langileak ikusezin bihurtzen eta prekarizatzen jarraitzen da, zeintzuk, zaintza sistema publikoaren funtsezko parte bezala aitortuak izan behar diren.