Dozenaka mila manifestari presoen dispertsioaren aurka Bilbo eta Baionan
2016/01/09
Sare eta Bagoaz elkarteek presoen dispertsioaren aurka gaur arratsaldean Bilbo eta Baionan deitutako manifestazioetan milaka pertsonek parte hartu dute. Manifestazioan ELAko Batzorde Eragileko hainbat kide izan da, Adolfo Muñoz "Txiki", idazkari nagusia tarteko.
Sindikatuaren esanetan beharrezko diren hari pertsonal, sozial eta politiko guztiak batu egin behar dira dispertsioaren eta euskal presoei zein hauen senideei ematen zaien tratu ankerraren harriak mugitzeko.