Hiru greba egun gehiago Bizkaiko autoeskoletan, uztailaren 14, 23 eta 26an
ELA eta CCOO sindikatuon ekimenez, sektore horretako negoziazio-mahaia 2020ko urrian ireki zen. Zazpi hilabete baino gehiago igaro eta mahaiko bederatzi bilera egin ondoren, agerian geratu zen APAVI patronalak ez zuela borondaterik benetako urratsak eta aurrerapauso garrantzitsuak emateko sektore horretako langileen lan-baldintzak erregularizatzeko eta nabarmen hobetzeko funtsezko alderdietan.
Egoera horren aurrean, arlo honetan %100eko ordezkaritza dugun bi sindikatuok bi greba-egun deitu genituen ekainaren 8rako eta 10erako. Oso zabala eta gehiengoa izan da mobilizazio horiekiko eta berauek eragin dituzten aldarrikapenekiko eragindako langileen babesa.
Hala ere, patronala ez da langileen ordezkariekin harremanetan jarri ere egin, eta negoziazioan aurrera egiteko erabateko borondaterik eza erakusten jarraitzen du; horregatik, eta erantzunik ez dagoenez, mobilizazioak areagotzea baino ez digute uzten. Beraz, ELA eta CCOO sindikatuok 3 greba egun deitu ditugu uztailaren 14, 23 eta 26rako. Uztailaren 8 honetan gauzatu da greba egun hauen erregistroa.
Sektorea duintzeko, profesionalizatzeko eta sektorearen aldeko benetako apustua egiteko, ezinbestean erregularizatu eta duindu behar dira gero eta prekarioagoak diren lan- eta soldata-baldintzak. Horregatik, sektoreko langileen kolektiboak aurrerapenak eskatzen ditu, batez ere honako alderdi hauetan.
- Soldaten erregularizaziorako eta erosteko ahalmena berreskuratzeko soldata-taulak ezartzea. Ia autoeskola guztiek, irakasleen kasuan, hitzrmenaren araberako soldata ofizialak modu irregularrean ordaintzen diren kopuruekin konbinatzen dituzte. Eta irakasle ez diren langileak, batez ere administrazioko langileak eta nagusiki emakumeak, urtean 1.000 euro gordinera ozta-ozta iristen dira.
- Lanaldia murriztea irakasle ez diren kolektiboentzat, generoen arteko aldea murrizteko. Urrats garrantzitsuak irakasleekin parekatzeko, asteko 35 orduei begira.
- Ordutegiak arrazionalizatzea, hauek gaueko 21: 00etatik aurrera luzatu daitezkesektore honetan, egunero 11 ordura arteko lanaldiekin eta larunbatetan lan egitea barne.
- Erretiro partziala bezalako neurriak, adina arrisku-faktore izan daitekeen sektore batean plantilla gaztetzea ahalbidetuko dutenak.