Nafarroako gobernuaren asmoa da ez irakasleei opor egunak deskontatzea irakasleen finikitoak ordaindu ahal izateko
Jakina den moduan, era beretsuan jokatu du Hezkuntzak irakasleak direnekin. Epaitegiek legez kanpoko jokaera zela ebatzi duten arte.
Are harrigarriago da hau jakin izana Foru Gobernuak iragarri duelarik aurrekontuetako 23 milioi geldituak direla bi arrazoi direla eta: diru sarrerak ez omen dira nahikoak eta aurreikusten ez ziren gastuei aurre egin behar zaio. Espero ez ziren hauen artean Hezkuntza Departamentuak kontra izan dituen sententziak daude: finikitoak zuzendu eta udako hilabeteak ordaindu.
ELAk Departamentuari exijitzen dio murrizketak bertan behera uzteko. Izan ere, ahulenen artean eragiten du Hezkuntzak: irakasleak ez direnek soldata baxuenak dituzte; zikoizkeria handiz ordezkatzen dira eta lanaldi erdiak hartzera derrigortuak daude (600 euro baino gutxiagoko soldatekin eta lanpostua hobetzeko aukerarik ez).
Giza Baliabide Zerbitzuko Zuzendariak; Planifikazio Zerbitzuko Zuzendariak eta Idazkari Orokor Teknikoak UPNrekin epaitegiek legez kanpokoak direnak egin zituzten. Arrazoi nahikotxoak haien karguetan ez jarraitzeko. Gainera aurrekontua kolokan jarri dute eta aurreko akatsak errepikatzeko prest daudela argi utzi dute.