Artxandako tuneletan akordioa
Sindikatuek bertan behera utzi dute Artxandako Tuneletako greba, gaur goizean izan den bileran akordio bat lortu ondoren. Erabakia ELAko egoitzean izandako batzarrean hartu dute langlieek eta ondorioz gaur gaueko 22,00etan hasiko dira lanera itzultzen, hilabeteko grebaren ondoren.
Besteak beste, %35,85 euroko soldata igoera datozen hiru urteetarako (2004-2006), lan-jardunaldiaren 84 orduko murrizketa epe horretan, ehuneko 100 istripuen eta gaixotasun arrunten ondoriozko bajetan, eta egutegiko erabilgarritasunagatik ordainak biltzen ditu akordioak.
ELA, empresa honetako sindikatu nagusiaren esanetan, akordioak ez ditu asetu langillen nahiak, baina Europistaseko gainontzeko langileekin soldata eta lan baldintzak berdintzeko bideak aurrepausu handia eman da.