NAFARROAKO BASOZAINAK
Beste lau egunez lanuzteak eta greba deitu dute abenduaren 16an
2026/10/21 Gizalan Nafarroa
Aurreko greba egunaren arrakastaren ondoren, langileek mobilizazio dinamikak areagotzea erabaki dute. Horregatik, ELAk, LABek, AFAPNAk, CCOOk eta UGTk lau orduko lanuzteak deitu dituzte urriaren 28an, azaroaren 4an eta 25ean eta abenduaren 9an, baita beste greba egun bat ere, abenduaren 16rako.
Nafarroako Gobernuarekin negoziatzea eskatzen dute, langile kopurua handitzeko, soldata hobekuntzak lortzeko eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko benetako neurriak ezartzeko. Eskari hauek langileen beharrei erantzuteaz gain, funtsezkoak dira Nafarroan ingurumenaren babeserako kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzeko.