Lanuztea Bilboko Holiday Inn Hotelean

2016/06/22
Bilboko Holiday Inn Hoteleko langileek lau orduko lanuztea egingo dute datorren ostiralean, ekainak 24, enpresa-hitzarmenaren inaplikazioa salatzeko, eta hitzarmen berria negoziatzeko borondaterik eza nabarmentzeko.

2015eko abenduaren 29an hotel hori GAT (Gestión de Activos Turísticos) enpresak eskuratu zuenetik langileek barne-berrantolaketa bat baino gehiago jasan behar izan dituzte, eta horien artetik langile bat kaleratzea.

Gatazkaren jatorria 2016ko maiatzaren 3an dago, orduan hoteleko zuzendaritzak Bizkaiko Ostalaritza Hitzarmena aplikatzea erabaki zuen alde bakarretik, hotelean indarrean zegoen enpresa-hitzarmenaren kaltetan. Enpresaren erabaki haren ondorioz langileen eskubideak eta baldintza sozio-laboralak nabarmen murriztu dira.

Epaiketa ugariren zain egon arren, ELAn ez dugu baztertzen mobilizazio gehiago egin beharra, ostiraleko lanuzteaz gain.