Etxebizitzaren egoera, aztergai

2014/07/03
Etxebizitzaren egoera, aztergai
ELAk eta Manu Robles-Arangiz Fundazioa Institutuak 'Etxebizitza Hego Euskal Herrian: egoera eta alternatibak' jardunaldia antolatu dute gaur Bilbon. Lehendabizi formazio saioa egon da; ondoren manifestazioa egin da.

Ekitaldian ATTACeko kide Carlos Sanchez Matok bankari emandako laguntzei buruz eta etxebizitzen burbuilaz hausnartu du. Bestalde, Mikel Novalek eta Janire Landaluzek Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren etxebizitza politikak aztertu dute. Gainera, datozen egunetan gure sindikatuak gai honen inguruko kanpaina bat aurkeztuko duela iragarri dute. Bertan ELAk etxebizitzaren inguruan dituen proposamenak eta alternatibak bilduko dira.