Ia erabateko lanuztea lortuta, beste hiru greba egun deitu dira
Enpresa batzordeak komunikatu bat irakurri du jasotako babes masiboa eskertzeko, eta datozen lanuzteak iragarri ditu. Era berean, sindikatuak negoziatzeko prest agertu dira, beti ere Uvesak Tuterako lantegian negoziazio bati ekiteko konpromiso idatzia helarazten badu, plataformaren aldarrikapenei erantzunez.
Hiru egun horietan, langileen % 90ek baino gehiagok egin dute bat lanuztearekin; hala, gehiengoa nazkatuta dago lan-baldintza oso txarren aurrean, eta enpresek ez dute horiek hobetzeko borondaterik. ELAk zuzendaritzaren arduragabekeria salatu nahi du, hiru eguneko grebaren ondoren ia %100eko jarraipenarekin ez baita batzordearekin harremanetan jarri ere egin, eta gatazka areagotzearen erantzule bakarra da, ez baitu konpontzeko gaitasunik.