ELAk Nafarroako administrazio publikoetako langile guztiei abenduko paga ordaintzea exijitzen du
ELAk Parlamentuan onartuko diren legeetako bakar batek ere ez dutela abenduko ordainsaria kentzen azpimarratzen du, beraz ordaindu baharra dago.
ELA sindikatuak Administrazio Publiko, enpresa publiko, mankomunitate guztiei eta NUPeri abenduko ordainsaria (edo urteko soldataren %7a) dagokion epean eta moduan ordaintzea eskatzen die, instituzio guzti hauen aurrekontuetan eta Funtzio Publikoko Estatutuan agertzen den bezala. Nafarroako Parlamentuak onartutako lege batek bakarrik kendu dezake ordainsari hori eta gaur itxitako parlamentuko ponentzian onartutako testu batek ere ez du kentze hori jasotzen. Horrela, ez ordaintzea agintzeak ez dauka Nafarroako Parlamentuaren babes legala.