Caballitoko langileen Batzar Orokorra astelehenean enpresaren egoitzan
2004/04/23
Caballitoko langileek asanblada orokorra egingo dute astelehenean apirilak 26, arratsaldeko 6etan enpresaren egoitzan (Jundiz kalea 18), enpresa eta komitearen proposamenak bozkatzeko. Langileen asmoa gatazkarekin amaitzea izango da eta enpleguak bermatzea, kanporatze eta zigorrak, lanaldia, soldata igoera eta hitzarmenaren iraupenari buruz hitz egin eta ondotik bozkatuko da da.
Enpresa Batzordeak Caballitoko zuzendaritzari asanbladaren emaitza aintzat hartu eta errespeta dezala eskatzen dio. Enpresak bozkaketaren emaitza onartuko balu greba bertan behera geratuko da apirilaren 29an.