Aurrekontu parte-hartzaile eta sozialen aldeko mobilizazioa Iruñean
2016/12/13
Datorren ostiralerako, abenduak 16, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eta Parlamentu Soziala osatzen duten erakunde eta sindikatuek (ELA, LAB, STEILAS, ESK, CGT, Sasoia, Martes al Sol, ATTAC, Bilgune Feminista y Sustrai Erakuntza, besteak beste) mobilizazioa deitu dute Iruñean, Nafarroako Gobernuari aurrekontu parte-hartzaile eta sozialak exijitzeko.
Goizeko 10:00etan ekitaldi bat izango da Iruñeko Labrit pilotalekuan eta ondoren manifestazioa abiatuko da Nafarroako Parlamenturaino. Bertan, besteak beste, ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek parte-hartuko du.