Tantaz Tanta dinamikan parte hartzera deitzen du ELAk
2014/01/07
ELAk dei egiten dio bere afiliazioari eta militantziari Tantaz Tanta ekimenak urtarrilaren 11rako antolatu dituen ekimenetan parte hartzera. ELAk bat egiten du iniziatiba honek presoen eskubideen inguruan planteatzen dituen oinarrizko aldarrikapenekin, alegia: dispertsioaren amaiera, larriki gaixo dauden presoen askatasuna eta Giza Eskubideen Europar Epaitegiko epaiaren berehalako aplikazioa.