Koyo enpresak lan erreforma erabiltzen du langileak kaleratzeko
Negoziazioetan 11 egun eskas ibili ondoren, legeak kontsultarako ezartzen duen aldia agortu gabe (30 egun), eta langileei batzar batean argibiderik eman barik; enpresa-batzordeko hiru UGT-kideek akordio bat sinatu dute. Horren arabera 13 langile kalera joango dira, 20 egun urteko kalte-ordainaren trukean —gehienez 12 hileko—, eta plantillako gainerakoei etendura-EEE aplikatuko zaie, 9 hilabetera luzatu dutena.
Enpresa horren ibilbidean honako hau beste gertakari sonatu bat izan da; izan ere, lehengo batean, Timken izena zuenean, 2010. urtean, bederatzi langile berriro onartzera kondenatua izan zen; eta orduko hartan ere, enpresak nagusikeriaz jokatu zuen bere ikuspuntuak ezartzeko asmoz, baina langileek hilabete askoren grebaz erantzun zioten.
ELAren Atal Sindikalak erabat gaitzetsi zituen proposaturiko neurriak, eta uko egin zion tinko inor kaleratzeko aukerari.