SEPE datuak Nafarroa

Langabeziak abuztuko daturik altuena izan du 2008tik

Langabeziak abuztuko daturik altuena izan du 2008tik
Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuen arabera, langabeziak nabarmen egin du gora, batez ere, emakumeen eta gazteen artean.

Nafarroan 681 langabe gehiago izan dira abuztuan, horren arabera, 2008tik izan den “abuzturik okerrena” da. Gainera, hazkunde horren ondorioz, langabeziak hiru hilabetez jarraian izan du bilakaera negatiboa.

Emakumeen egoerari dagokienez, 410 emakume gehiago daude langabezian abuztuan. Emakume langabeen zenbatekoak gizonezkoena baino askoz handiagoa izaten jarraitzen du: 18.145 emakume eta 11.379 gizon. Hots, emakumeak langabe guztien % 61 dira.

Gazteen langabeziak ere gora egin du nabarmen. Abuztuan, 212 gazte langabe gehiago izan dira, hau da, % 8 gehiago. Horrela, 2.940 gazte langabe daude; duela urtebete eta pandemia garaiarekin alderatuta baino gehiago. Datu horiek erakusten dute aukera falta eta lan-prekarietatea egiturazko arazoak direla oraindik ere Nafarroako gazteentzat.

Abuztuan erregistratutako kontratazioak aurreko hilabeteetako ezaugarri berak ditu: prekarietatea eta behin-behinekotasuna. Abuztuan sinatutako kontratuen % 80,2 aldi baterakoak izan dira, eta datu hori bereziki kezkagarria da. Izan ere, behin-behinekotasuna maximoetara iritsi da, eta Nafarroa Estatuaren buruan dago adierazle horretan, Estatuko batez bestekoarekiko 20 puntu baino gehiagoko aldearekin.

Azken batean, abuztuko datuek erakusten dute Nafarroako enpleguaren egoerak okerrera egin duela. Hirugarren hilabetez jarraian langabeziak gora egin du, gazteen langabeziak nabarmen egin du gora, eta, batez ere, aldi baterako langabeziaren mailak maximoetan jarraitzen du, Horrek erakusten du enpleguaren bilakaera kezkagarria izaten jarraitzen duela.