Baiona, aldaketa klimatikoari alternatiba

2013/10/06
Baiona, aldaketa klimatikoari alternatiba
Jende ugari elkartu da Baionan alternatiben herria irudikatzeko. Giro ezin hobeagoan, hamarnaka hitzaldi eta tailerrak izan dira klimaren inguruan, eta mobilizazio eta festa uztartu dira egungo egoerari aurre egiteko alternatibak badaudela erakutsiz. Baiona gehitu egin da munduan zehar dagoenekoz hainbat elkarte, norbanako herri eta eskualdeek burutzen ari diren alternatibetara.